XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BENTURA - Zer dio gure Letradu jaunak?...

LETRADUA - Neroni, egia esateko ez naiz beñere perretxiko-zale aundi izan.

DIPUTADUA - Legearen kontrakoak diralakoan ala?
LETRADUA - Osasunaren kontrakoak ote ziralakoan beldurrez edo.

MARTIÑE - (MARTIÑE sukalderuntz dijoalarik) Ez badute ezer geiago agintzen?
BENTURA - Ekarri zazu bai beste platerkada. Eta gero ez ahaztu kafe ona egiten.

MARTIÑE - Bai jauna, bai, guzia prest daukat (Bijoa).

ZENON - Ez da nolanaiko bazkaria, gaurkoa!

BENTURA - Bestela ez nizuten otsegingo. Itxoin, itxoin!

DIPUTADUA - Perretxikoen errezeta eman bear didazu nere emazteari eman dezaiodan.

BENTURA - Oso erreza da. Sukaldariari paper batean jartzeko esango diot. (PRAISKU sar bedi) Aizak, Praisku. Gero Martiñe'k perretxikoak maniatzeko errezeta papertxo batean ipiñi zala esaiok.

PRAISKU - Ori ere egingo dugu bada. Baiñan bitartean, jauna (Letraduari), jan beza lasai ardo gorri ontaz ederki bustiaz, barrena berotuaz.

(Ardoa serbi beza guztioi).

BENTURA - Praisku'k arrazoi du. Perretxikoak jan eta gero barrua ondo busti bear da. Basoan sortzeko ere perretxikoak lenengo ezetasuna bear dute eta gero beroa. Edan zagun! (Baso bat artuaz edan beza, beste bazkaldarrai ere orobat egin araziaz) Zuen osasunerako!

GUZIOK - (Edanez elkarrekin edontziekin topa egiñez) Topa! Urte askotan bizi dedilla gure bazkari emalle esku zabala! Topa!

(PRAISKU kanpora bijoa. Ardalla zerbait atereaz).

BENTURA - Eskerrik asko, jaunak. Nik ez dut merezimendurik! (Eserlekutik jeikita ta itzaldi moduan) Perretxikoak illargi betean bildutakoak dira, gure baso ta oianaren emaitzak. Orretarako, Diputadu jauna, gure pagadi, gaztañadi ta ariztegiak zaindu bear dira, eta ez mendi guziak piñuz bete.

ZENON - Ori, ori, aupa gure mendiak! Antziñako arbolez jantziak.

DIPUTADUA - Alegiña egingo dugu.

(Berriz basoak beteta oparo edan bezate gero ta algara ta alaitasuna sorturik. Ontan daudela MARTIÑE, sukaldetik, arnas estuka ager bedi otsegiñez).